jueves, 30 de octubre de 2008

Wikipediarako sarrera


“Nerbion Irratia”

Nerbioi irratia, FM emisorean 88.0 frekuentzian emititzen duen irrati kate bizkaitarra da. Irrati honek, audientzia zabala dauka, batez ere, gazteen artean.

Bere programazio arloaren zati handi bat musikak hartzen du. Hala ere, progamazio anitza eta zabala du; albistegiak, kirol-saioak eta bestelako saioak aurki ditzakegu, batez ere, esparru lokalean enfokatuta. Beraz, irrati generalista bat dela esan dezakegu, hau da, informatzea eta entretenitzea helburu duelako eta mota guztietako programak emititzen dituelako.

Radio Nervion edo Nerbioi irratia pribatua da. Estatuko irrati kate nagusiek estazioak dituzte Euskal Herrian eta beste kate apalago batzuek ere emisoreak dituzte Hego euskal Herrian, azken hau da Nerbioi Irratiaren kasua. Nerbioi Irratiak, bi estazio ditu, bat Bilbon (Nervioi Irratia) eta beste bat Gasteizen (Gorbeialde Irratia).

Emisora hau 1986an emititzen hazi zen eta Bizkaiko irrati liderra kontsideratua izan zen. Estatu mailan, gaztelerazko eta euskarazko musika emititzen zuen aurrenetarikoa izan zen, izan ere, garai hartan musika ingelesa entzuten zen gehien bat. Urteak pasa ahala, bere estilo propioa izatera heldu da.

No hay comentarios: